Euskara

ZATOZTE HAMBACHEKO BASORA EZTABAIDAZ, TAILERREZ ETA MATXINADAZ BETETAKO ASTE BATERA

2020ko irailaren 24tik 27ra

Distopia egoera gaiztotua eta aurrekaririk gabeko estatu errepresioa hilabete luzez koronabirusaren izenean inposatu ondoren, mugak irekitzen ari dira eta amorrua azalera dator munduan zehar. Baina ez dagoenez biltzar antiespezista erradikal zabalik Europa mailan, hasiera puntua jartzeko beharra ikusi dugu!

Hambacheko basoak antikapitalismo eta ekologia erradikalaren foku jarraitzen du izaten, goazen bertan elkar aurkitzera, gaitasunak partekatzeko eta giza supremazia gaur egun nola borrokatu eztabaidatzeko. Animalien askapenerako biltzar anarkistekin jarraitzen (Marseilan 2016an, Bristolen 2017an, Bilbon 2018an, Erroman 2019an), gainontzeko animalien eta haien bizilekuen aldeko borroka hierarkia ororen aurkako gatazka zabalago batean murgildu nahi duen jendea elkartzea du helburu, hau da, askapen osoaren alde egitea.

Tailerren zerrenda laster aterako da, bai praktiko bai teorikoak. Zuek zuena ere proposatu nahi baduzue ongi etorri, aurreko asteetan jakinarazten ahal duzue edo bestela bertan proposatu. Gainera, literatura edo distriak ekartzen parte hartu nahi baduzue, ederki.

Gogoratu, ekitaldi hau:
-DOAINIK DA, ekitaldi osorako janari beganoa barne
-DENON ARTEAN KUDEATZEN DA, hortaz lan bat ikusten baduzue, badaukazue zer egin
-ZAPALKUNTZA OROREN AURKA DA, beraz pikutara edozein jarrera edo hizketa arrazista, matxista, heterosexista, zissexista, espezista edo holakoekin
BASO BATEAN DA, etorri akanpatzeko prest eta zaindu ingurumena!

Gainontzeko informazioa eta nola iritsi jakiteko laister jarriko dugu orrialde honetan.

Edozein gauza behar bada, galderak edo beste, idatzi hona:
forestantispedays@riseup.net

Zabaldu deialdia eta segi basati!!